XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haitzak moztu dituzte, pentzeak larrutu:
Denetan sortzen dire burdin lantegiak.

Diruzalen sukarrak husten ari ditu
Maitasun eta bakez gizonen begiak.

Goiz-arrats bihotzetan zenbat tirabira:
Berritu behar-eta nolaz egon gizon.

Minen artetik gauden Kristori begira,
Oraiko munduari argi eman dezon.

Molda ditzala Jaunak
geroko gizonak,
Gaurko bihotzen minak
ixilik ereinak.

Aintzinatuz, edertuz joan dadin mundua,
Gogoan dute denek burdin eta diru.

Zeru-gaina ke beltzek baita goibeldua,
Orai nun da bidean,nun argi, nun zeru?.

Burdinez balin bada geroan gizona
Eta bihotz barnea diruz balin badu,
Akabo da errotik jenden zoriona:
Fedez gabetu denak dena baitu galdu.

Molda ditzala Jaunak
geroko gizonak,
Gaurko bihotzen minak
ixilik ereinak
.